XXVIII. Antzerki Topaketak egin dituzte gaur, zapatua, Baztartxo Antzokian. Antzerki eskolan dabiltzan 70 bat ikaslek parte hartu dute topaketak. Ikasturte osoan egindako ariketak praktikan jarri dituzte sei antzezlan erakutsita. '666 gela', 'Azken minutuak', 'Azkoitiko historia', 'Scape room', 'Hegan' eta 'Fidelinoen itzulera' lanak taularatu dituzte. Ordu eta erdi inguru iraun du ekitaldiak, eta jendetza bildu da Baztartxon.