Itxura berria du Jandonianiz plazak

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 31a, 10:47

Erabat itxuraldatu dute Jandonianiz plaza. Izan ere, garajeetara ura sartzen zitzaien bizilagunei, eta hori saihesteko obrak egin dituzte. Plaza berritzea Udalari zegokion, eta itxura berria hartu du lanak amaitu ostean.

Koloretako loreontzi handi deigarriak jarri dituzte, eta horiekin batera, hiri-altzari modernoak eta mahai-jokoak jarri dituzte. Bizilagunek edo bertaratzen direnek aukera dute xakean edota partxisean jokatzeko, besteak beste.

Bestalde, Udalak zonaldeko argiteria ere berritu du, bizilagunek hainbat lan burutu behar zituztela aprobetxatuz. Izan ere, garajeetara ura sartzen zitzaien eta hori saihesteko obrak egin dituzte. Plazan egin beharrekoa, ordea, espazio publikoa izateagatik, Udalari zegokion.

Halaber, ur arazoak ekiditeko, bertan lehen zeuden zuhaitzak atera eta beste toki batean sartu ditu Udalak. Otsailean hasi ziren obrak eta duela gutxi amaitu dira.

Argazkiak: Azkoitiko Udala.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide