Zozkatu ditu Maxixatzenek 'Bihotz salataria' antzezlanerako sarrerak

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 31a, 09:22

Datorren igandean, ekainak 2, 'Bihotz salataria' antzezlana Matadeixen, 19:00etan, ikusteko lau sarrera zozkatu ditu Maxixatzenek, Matadeixeren laguntzarekin.

Maxixatzenek bere bi bazkiderentzako bina sarrera zozkatu ditu. Zozketan parte hartzeko galdera hau asmatu behar zen: Zein da 'Bihotz salataria' antzezlaneko aktorea? Iñaki Ziarrusta da erantzun zuzena.

Asmatzaileen artean zozketa egin ondoren, Maxixatzeneko bazkide hauek izan dira sarreren irabazleak: Maite López eta Goretti Alberdi.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide