Kontzertua emango du zapatuan Iraurgi Abesbatzak, Santa Kutzen

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 30a, 12:00

Datorren zapatuan, ekainak 1, kontzertua emango du Iraurgi Abesbatzak, Santa Kutzeko monasterioan.

18:30ean hasiko da Iraurgi Abesbatzaren emanaldia. Udaberriko kontzertua eskainiko du herriko abesbatzak Santa Kutzeko monasterioan. Jakinarazi dutenez, autobus zerbitzua egongo da 18:00etan, Julio Urkixo kaleko autobus geltokiaren parean —Eroski txiki alboko geltokia—.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide