Besteak beste, gatazkaren kudeaketan oinarritzen diren posturak, oinarrizko teknikak, elkarlana eta arreta irakatsiko dira. «Egiazko garaipena, norbere buruarenganako garaipena» da ikastaroaren lema.
Aikidonork bere burua armarik gabe defendatzen erakusten duen borroka artea da; Morihei Ueshiba (1883-1969) maisuak sortu zuen eta Japoniako borroka arte tradizionalen sintesia da. Teknika horren bidez, gorputzaren eta pentsamenduaren indarrak ekintza berean harmoniaz bat egitea da helburua. Beste borroka arteetan ez bezala, helburua ez da arerioa menderatzea, erasoa desegin, erasoa desbideratu eta haren borondatea irabaztea baizik.