Andramaixek 2019

Modus Operandi taldeak kontzertua emango du Azkoitian, abuztuaren 16an

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 29a, 15:13

Modus Operandi taldeko kideak. (Argazkia: Modus Operandi)

Modus Operandi taldeak udako kontzertu-biraren berri eman du, eta jakinari duenez Azkoitiko plazan izango da taldea andramaixetako hirugarren egunean, abuztuak 16.

Pixkanaka-pixkanaka udako kontzertu-biren berri ematen ari dira euskal musika taldeak, eta modu horretan andramaixetako lehen kontzertuak ezagutu ditugu. Gozategik azaldu zuen bezala, Modus Operandik ere jakinarazi du Azkoitian izango direla andramaixetan. Abuztuaren 16an, andramaixetako hirugarren egunean, herriko plazan emango dute kontzertua. Betagarriko abeslari ohiak, Iñaki Ortiz de Villalbak, sortutako taldea da Modus Operandi, eta lehen diskoa kaleratu zuen joan den azaroan. Neguan eta udaberrian herriz herri ibili dira taldekideak lehen lana aurkezten. Gozategik abuztuaren 14an eskainiko du kontzertua Azkoitian. Udalak andramaixetarako antolatutako kontzertuak dira Gozategi eta Modus Operandi taldeenak.

Uztaileko kontzertuak

Aipatutako kontzertu horien aurretik, ordea, Um Blem Ble tabernarien elkarteak antolatutako kontzertuak izango dira herrian. Uztailaren 20an, zapatua, Willis Drummond taldearen eta Pablo Hasel rap-kantariaren kontzertuak izango dira herriko plazan, 23:00etatik aurrera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide