Igandean amaituko da Pelotai Euneko bazkarirako txartela erosteko epea

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 29a, 09:00

Ekainaren 8an, zapatua, ospatuko da aurtengo Pelotai Eune, eta egunean bertan egiten duten bazkari herrikoirako txartelak erosteko epea datorren igandean, ekainak 2, itxiko da.

Igandean amaituko da Pelotai Euneko bazkarirako txartelak erosteko epea. Berdura plazan egingo dute aurtengo bazkari herrikoia, eta bertan parte hartzeko Kontzejupean izango dira antolatzaileak txartelak saltzen ostegunean, ostiralean eta zapatuan. Halaber, Dean eta Tta-kun tabernetan ere eskuragarri daude txartelak. Bazkaltzeko entsalada, errusiar entsalada, oilaskoa, ogia eta postrea eskainiko dituzte, eta sagardo txotxa ere jarriko dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide