Azkenean, Aner Eizagirre izan zen arrantza lehiaketako irabazlea, bost amuarrain harrapatuta.
Orion elkarteak parte hartzaileei, laguntzaileei eta Azkoitiko Udalari emandako laguntza eskertu die.
Joan den igandean, maiatzak 26, Azkoitiko Umeen Arrantza Lehiaketa jokatu zen, Orion elkartearen eskutik. Guztira, hamalau haurrek parte hartu zuten txapelketan, eta giro aparta izan zen.
Orion elkarteak parte hartzaileei, laguntzaileei eta Azkoitiko Udalari emandako laguntza eskertu die.