Mezu «homofobo eta faxistak» jaso dituela salatu du Iraitz Otaño EH Bilduko hautagaiak

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 25a, 15:29

Otañok jaso duen mezua.

Iraitz Otaño EH Bilduko zinegotziak eta hautagaiak joan den ostegunean, maiatzak 23, jaso zuen gaztelaniaz idatzitako eta sinatu gabeko mezua. Otañok jakinarazi duenez salaketa jarri du Ertzaintzan.

Iraitz Otaño Azkoitiko EH Bilduko egungo zinegotziak eta datorren agintaldirako koalizioaren hautagaiak mezu «homofobo eta faxistak» jaso dituela salatu du Twitter bidez. «Azkoitian gero eta gehiago gara», «zuen irrifarre marikoia kenduko dizuegu», «laster izango duzue gure berri, eta orduan amaituko zaizue pagotxa» bezalako esaldiak irakur daitezke. Hautagaiak salaketa jarri du Ertzaintzan.

Hona hemen mezua osorik:

“Oso pozik zabiltzate egunotan, baina irribarre hori joan egingo zaizue. Geldiezinak gara eta ezin izango diguzue aurre egin, Azkoitian asko gara. Gero eta gehiago gara, eta zuen irribarre marikoia eta batasunoa kenduko dizkizuegu. Zu eta zure kuadrilla batasunoa deus ez zarete, eta badakigu non bizi zareten. Laster izango duzue gure berri, eta orduan amaituko zaizue pagotxa. Gorririk gabeko Azkoitia batengatik”.  

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide