Herriarteko finalerdiak gertuago dituzte palista azkoitiarrek

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 25a, 13:13

Eskuinean, Juaristi eta Aizpuru. (Argazkia: Aizpuru)

Gomazko palista azkoitiarrek emaitza ona lortu zuten atzo, ostirala, Anoetan. Bat eta bi nagusitu ziren Alkartasuna pilotalekuan; datorren asteburuan jokatuko dituzte itzulerako neurketak, Gurean.

Palista azkoitiarrek gertuago dute Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako finalerdia, joaneko partidak Anoetan bat eta bi irabazi ondoren. Iker Epeldek 6 eta 20 irabazi zuen buruz buru. 8 eta 20 irabazi zuten Jokin Aizpuruk eta Igor Juaristik binaka. Markos Azpirozek 20 eta 12 galdu zuen zazpi koadroren barruan jokatutako partida.

Datorren asteburuan jokatuko dituzte itzulerako neurketak, Gurea pilotalekuan. Finalerdietarako sailkapena lortuz gero, Hernani-Andoain kanporaketako garailearen aurka jokatu beharko du Azkoitiak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide