Berdura plazako Udalaren lokalean —lehengo Exposito fruta-denda— jaso beharko dira kontserbak, datorren asteazkenean, maiatzak 29. Goizean, 11:30etik 13:00etara egongo da saskiak jasotzeko aukerak, eta arratsaldean, 18:00etatik 19:30era. Banaketa lanak errazteko egun eta ordutegi horretan bertaratzeko eskaria egin dute koordinatzaileek.