Kantu jira egingo dute arratsaldean Floreaga Ikastetxeko kideek

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 24a, 12:05

Gaur, maiatzak 24, kantu jira egingo dute Floreaga Ikastetxeko lagunek.

Euskal Kultur Jardunaldien baitan egingo duten hirugarren ekimena izango da gaurko kantu jira. 18:45ean abiatuko dira parte hartzaileak Balda plazatik, baina eguraldiak laguntzen ez badu, astebete atzeratuko dute kantaldia. Aurrez, Potx eta Lotx pailazoak eta bertso saioak egin dituzte.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide