II. Egurre Fest ospatuko dute zapatuan, Matadeixen

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 24a, 10:08

Zapatuan, maiatzak 25, II. Egurre Fest ospatuko dute Matadeixen.

Zapatuan, 22:30etik aurrera, Cerebral Effusion, Anakrosis eta Ras taldeak igoko dira Matadeixeko agertokira. Hiru kontzertuak ikusteko sarrera 10 eurokoa izango da. Cerebral Effusion talde ermuarrak eta Anakrosis talde azkoitiarrak brutal death musika mota konposatzen dute, eta Ras talde tolosarrak, bestalde, gridncore musika mota eskainiko dute Azkoitian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide