Urrezko Banakako Aizkolarien Txapelketaren finalean lehiatuko den hirugarren izena falta da jakiteko, eta hori Ruben Saralegi nafarraren eta Julen Alberdi 'Txikia IV.a' azkoitiarraren arteko lehiatik aterako da. Txikia IV.a aizkolari azkoitiarra bigarrena izan zen Navaridasen, Vicenteren atzetik eta Rekondoren aurretik. Gasteizen jokatutako finalerdian Saralegi bigarren sailkatu zen, Larrañagaren atzetik eta Aitzol Atutxaren aurretik.
Bi finalerdietako bigarren sailkatuek —Txikia IV.a eta Saralegi — elkarren aurka jokatuko dute buruz burukoa. 18 enbor ebaki beharko dituzte bost izakeratan. Datorren zapatuan, maiatzak 25, jokatuko dute lehia Txikia IV.a-k eta Saralegik, Bilboko Zorrotzan. Lehia Euskal Telebistak eskainiko du igandean.