8 eta 12 urteko neska-mutilek aukera izango dute XLIX. Azkoitiko Txikito binakako pilota txapelketan izena emateko. Izena emateko epea datorren igandean, maiatzak 26, amaituko da. Txapelketa galtza zuriekin jokatuko dute eta hiru mailatan banatu dute aurten antolatzaileek: 8 urtekoak —2011an jaiotakoak—, 9-10 urtekoak —2010 eta 2009 urteetan jaiotakoak—, 11 eta 12 urtekoak —2008 eta 2007 urteetan jaiotakoak— eta neskena. Partidak astelehenetik ostegunera bitartean jokatuko dituzte, Gurea Pilotalekuan. Oteiza Elkartetik jakinarazi dute, ordea, asteburuetan ere jokatuko dituztela partidak «beharrezkoa bada». Izena emateko 667 50 39 18 Whatsapp zenbakira idatzi edo Gurea pilotalekuan bertan egin beharko da. Azken eguna, maiatzaren 26, igandea, izango da.