Joan den igandean Arredondon (Kantabria) jokatu zuten FEDME kilometro bertikala, zehazki, Mosquiteru mendian. Guztira 235 korrikalari lehiatu ziren, 2,6 kilometroko eta 1.006+ desnibeleko proba gogorrean. Hala ere, eguraldi txarragatik ohiko ibilbidea moztu beharra izan zuten antolatzaileek. Azkenean, Joseba Diaz izan zen lasterketako azkarrena, 20:32 denbora eginda eta bigarrenari 3 segundoko aldea aterata. Horrenbestez, kilometro bertikalen Espainiako Kopan lehen postuan dago Diaz behin-behineko sailkapenean. Izan ere, Kopa osatzen duten beste hiru proba jokatzeko daude oraindik. Hurrengoa, ekainaren 1ean jokatuko da Roquetesen (Katalunia, Tarragona).