Herriarteko partidak jokatuko dituzte azkoitiarrek asteburuan

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 17a, 09:35

Eskuzko herriartekoko partidak jokatuko dituzten Azkoitiko pilotariak. (Argazkia: Maxixatzen).

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa Azkoitira iritsiko da asteburuan. Gomazko paletako mutilek Gurean jokatuko dituzte euren partidak, zapatuan; eskuzko herriartekoko partidak aldiz, gaur, ostirala, jokatuko dituzte azkoitiarrek.

Iritsi da maiatzaren erdia, eta urtero bezala, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako partidak iritsi dira Azkoitira. Aurten ere, iaz bezala, eskuzko eta gomazko paletako Herriarteko Txapelketetan parte hartuko dute azkoitiarrek. Joan den asteburuan hasi zuten gomazko palista azkoitiarrek txapelketa, eta Mutrikun bat eta bi irabaztea lortu zuten. Itzulerako partidak zapatuan, 10:30ean, jokatuko dituzte Gurea pilotalekuan.

Mutrikun jokatutako neurketan Iker Epelde buruz buru aritu zen lehen partidan, eta 4-20 irabazi zuen. Bigarren partida ere irabazi egin zuten azkoitiarrek. Igor Juaristi eta Jokin Aizpuruk osatutako bikoteak 9-20 irabazi zuen. Azken partidan, berriz, galdu egin zuen Azkoitiak. Markos Azpirozek 20-7 galdu zuen zazpi koadroren barruan jokatutako partida.

Eskuzkoan, bestalde, gaur, ostirala, hasiko dituzte pilotari azkoitiarrek final zortzirenak. Andoaingo Arrate pilotalekuan jokatuko dituzte partidak. Final laurdenetarako urratsa eman asmoz, ahalik eta emaitza onena ekartzen ahaleginduko dira pilotari azkoitiarrak Andoaindik.

Hauek jokatuko dituzte gaurko partidak: kadete mailan, Aranbarrik eta Astigarragak. Gazte mailan, Azkoitiak eta Urangak. Eta, azkenik, senior mailan, Juaristik eta Juaristik.

Kanporaketa gaindituz gero, Altzo-Oñati kanporaketako irabazlearen aurka aritu beharko du Azkoitiak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide