Banatu ditu Maxixatzenek Errigorako saskiak

Maxixatzen.eus

Maxixatzen Euskaldunon Ekarteak Errigorako bi saski zozkatu ditu bere bazkideen artean: zuria eta beltza. Joxe Manuel Lizarralde eta Ainara Uranga bazkideek jaso dituzte saskiak.

Erantzuna asmatu duten bazkideen artean zozketa egin ondoren, hauek izan dira bi bazkide irabazleak:

Saskia lortzeko, honako galdera hau asmatu behar zen: Nongo produktuak saltzen ditu Errigorak?

Hau zen erantzun zuzena: Nafarroa hegoaldeko ekoizleen produktuak saltzen ditu Errigorak.

Joxe Manuel Lizarralde

Ainara Uranga Repulles

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide