Gaurtik aurrera, asteazkena, normaltasunez aparkatzeko aukera izango da herriko plazan. Bi astez herriko plazan kokatuta egon den Garagardo Azoka kendu berri dute eta 15:00etara bitartean eduki ahalko da autoa plazan. Udaltzaingoak gogorarazi du, ordea, 15:00etatik aurrera ezin dela aparkatu plazan. Zamalanetarako, berriz, 16:00etatik 20:00etara arteko tartea egongo da arratsaldez.