Jendetzak parte hartu du Santa Kutzeko monastegian egindako bisitan

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 13a, 21:10

Bisita gidatua Santa Kutzen. (Argazkiak: Tierra Ignaciana)

Joan den zapatuan egin zuten Ezkutuko Altxorraki zegokion 'Artea eta musika Santa Kutz monastegian' izeneko bisita gidatua eta jendetzak hartu zuen parte.

'Artea eta musika Santa Kutz monastegian' izeneko bisita gidatua egin zuten joan den zapatuan, maiatzak 11, Santa Kutz monastegian. Ezkutuko Altxorrak ekimenari esker, Santa Kutzeko historia eta txokoak ezagutu zituzten bisitariek Juan Bautista Mendizabal historialariaren eskutik. Ondoren, Suhar gizonezkoen abesbatza ikusteko aukera izan zuten, gainera, XVIII. Udaberriko Musikaldiaren baitan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide