Ibilgailu klasikoen errifako zozketak badu zenbaki irabazlea

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 13a, 17:05

Atzo, igandea, egin zuten VIII. Ibilgailu Klasikoen Topaketako errifaren zozketa.

6.454 da zenbaki saritua, eta ordezkoa 7.939. Zenbaki irabazleak hamabost egun ditu saria jasotzeko, bestela erresebarko edo ordezko zenbakiak jasoko du saria. Antolatzaileen arabera 2.000 euro inguruko balioa duen saria banatuko dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide