Andoain izango du aurkari Azkoitiak eskuzko Herriarteko Txapelketan

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 13a, 14:00

Azkoitiko eskuzko pilotariek ezagutzen dute dagoeneko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako aurkaria. Andoain izango da azkoitiarren lehen aurkaria eta joaneko partidak Andoainen jokatuko dituzte.

Andoain da Azkoitiaren Herriarteko Txapelketako final zortzirenetako aurkaria. Amasa-Villabonaren aurka aise nagusitu dira andoaindarrak, guztira bat eta bost irabazita. Amasa-Villabonan bat eta bi nagusitu ziren andoaindarrak. Joan den asteburuan, berriz, Andoainek hiru eta huts menderatu zuen Amasa-Villabona.

Joaneko partidak Andoainen jokatuko ditu Azkoitiak, ostiralean 20:00etan. Handik emaitza ona ekartzen ahaleginduko dira pilotari azkoitiarrak, maiatzaren 24an, ostirala, final laurdenetarako sailkapena lortzeko. Azkoitiak aurrera eginez gero, Altzo-Oñati kanporaketako herri irabazlearen aurka jokatu beharko du.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide