Herri kirolari azkoitiarrek emaitza onak lortu zituzten joan den zapatuan, maiatzak 11, Galdakaon (Bizkaia). Julen Alberdi 'Txikia IV.a'-k finalerdietara sailkatzea lortu zuen bigarren amaituta. 24 enbor moztu behar izan zituzten bost izakeratan, eta aizkolari azkoitiarrak 17 minutu eta 11 segundo behar izan zituen, Mikel Larrañaga azpeitiarrak baino minutu bat eta hamasei segundo gehiago.
Jon Unanue 'Goenatxo III.a' Galdakaon aritu zen, eta emaitza ona lortu zuen Inhar Urruzuno harri jasotzaile ondarroarrarekin batera. Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketan parte hartzen ari da azkoitiarra eta orain arteko markarik onena ezarri zuen bikoteak. 175 kiloko laukizuzenarekin, 100 kiloko kubikoarekin eta 100 kiloko bolarekin aritu ziren biak, eta guztia 75 jasoaldi —8.250 kilo— jaso zituzten. Lau jardunaldiren faltan, lehenak dira Goenatxo III.a eta Urruzuno.