Zortzigarrenez Azkoitian elkartu dira ibilgailu klasikoak

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 12a, 12:23

Ehun ibilgailu klasiko inguruk bete dute gaur, igandea, Azkoitiko Plazaberria VIII. Ibilgailu Klasikoen Topaketan. Eguraldi onak lagunduta, dozenaka interesatu eta herritar gerturatu da Azkoitira ibilgailu klasikoak gertutik ikusteko.

Ehun ibilgailu inguru elkartu dira gaur, igandea, Azkoitian. Kamioiak, motoak eta 100 urtera iristeko urte askoren falta ez zuten autoak bildu dira Plazaberrin. 11:15 inguruan, Azpeitira abiatu dira Azkoititik, eta handik Urrestilara joan dira. Urrestilatik herrira itzuli da ibilgailuen karabana eta San Jose Egoitza parean geldialdia egin dute, bertako egoiliarrei autoak erakusteko; handik Plaza Berrira itzuli dira. I

bilbidea egin ondoren, Plazaberrin ibilgailuen erakusketa egin dute berriz, 14:30era arte egongo dira, orduan bazkaria egingo baitute. Bazkalostean, 17:00ak inguruan, parte-hartzaileen artean zozketa egingo dute.

Topaketa inklusiboa

Aurtengoa, halaber, topaketa inklusiboa izan da. Marea Urdinako, Txolarteko eta Goienetxe Fundazioko neska-mutilek ibilgailurik berezienetan egin dute ibilbidea, eta antolakuntzak hainbat opari banatu dizkie.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide