Aurrea hartu dute gomazko palista azkoitiarrek Mutrikun

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 11a, 13:00

Markos Azpiroz. (Argazkia: Aizpuru)

Gomazko palista azkoitiarrek atzo, ostirala, hasi zuten Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa, eta bat eta bi irabazita, aurretik jarri dira.

Azkoitiak ondo hasi du Herriarteko Gomazko Paleta Txapelketa. Bat eta bi irabazi zuten atzo, ostirala, Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan. Lehen neurketan Iker Epelde buruz buru aritu zen eta 4-20 irabazi zuen. Bigarren partida ere irabazi egin zuten azkoitiarrek. Igor Juaristi eta Jokin Aizpuruk osatutako bikoteak 9-20 irabazi zuen. Azken partidan, berriz, galdu egin zuten azkoitiarrek. Markos Azpirozek 20-7 galdu zuen zazpi koadroren barruan jokatutako partida.

Joanekoan, Mutrikun, bat eta bi nagusituta, datorren asteburuan jokatuko du Azkoitiak itzulerako partida, Gurea pilotalekuan. Oraindik ez dute zehaztu noiz jokatuko dituzten hiru partidak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide