Fatiha Hajjibabaren 'Atlas' erakusketa, Torre Zurin

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 11a, 12:00

Fatiha Hajjibaba, Torre Zurin.

Egunotan Fatiha Hajjibabaren 'Atlas' erakusketa dago zabalik Torre Zurin. Igandean itxiko du aretoa.

Fatiha Hajjibabaren 'Atlas' erakusketa ikusteko aukera izango da bihar, igandea, arte. Joan den astean ireki zuen erakusketa  Arazo sozialak jasotzen ditu bere lanetan, besteak beste, umeen arazoak, gerra, bakea, justizia, baina natura, paisaiak eta Euskal Herriaren inguruko lanak ere baditu Hajjibabak Torre Zurin. Asteburuan, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango du irekita Torre Zuri erakustokia.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide