Lumi eta Riosentí taldeek emango dituzte Bebarruko Jardunetako azken kontzertuak

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 11a, 08:55

Riosentí taldea.

Gaur, maiatzak 11, Bebarruko Jardunetako azken kontzertua izango da Matadeixen, 22:30ean. Riosentí eta Lumi taldeak izango dira gaueko protagonistak.

22:30etik aurrera, Riosentí eta Lumi taldeak Matadeixek agertokira igoko dira Bebarruko Jardunetako aurtengo azken kontzertu emanaldia eskaintzeko. Lumi talde lapurtarra Nahia Zubeldiak —ahotsa eta gitarra elektrikoa— eta Manu Matthysek —musika elektronikoko ekoizpena— osatzen dute. Folk musikan eta musika elektronikoan egindako bideak elkarrekin batu eta soinu elektronikoarekin jantzi dituzte euskarazko kantuak, sormen atmosferiko bakar bezain ederra erdietsiz. Sormen artistikoa gero eta preziatuagoa den garai honetan, bikoteak nortasun handiko taldea osatzen du. Elektronikak eta post-rockak bat egiten duten honetan, malenkonia berezia eta melodia irrealen atmosfera sortzen duela da nabarmena Lumi taldea.

Lumi taldea.

Agertokira igoko den bigarren taldea Riosentí talde mexikarra da. Latinoamerikar erroak ditu, nahiz eta azkenaldia Alemaniako musika proiektu nomada den. Josue Avalos mexikarrak eta Aline Novaro taldekideek amerikar kontinenteko hegoaldetik Mexiko iparraldeko basamortuetaraino eramaten duten kanta eztiak eta «son» irmoz kontatzen dute euren historia; tarteka, munduan zehar egindako bidaien soinu zertzeladak ere txertatzen dituzte. Bikotearen estilo organiako eta benetakoak zein presentzia eszeniko bereziak denbora tarte laburrean hainbat herrialdeetako foro eta jaialdietara eramaten dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide