Hurrengo ostiralean, maiatzak 17, da LGTBfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna, eta Sostenipe talde feministak hainbat ekintza antolatu du aste horretarako. Maiatzaren 15ean, Rina Cabeza transexualaren hitzaldia izango da Elkargunean, 18:00etan. Solasaldia amaitzean, berriz, dokumental emanaldia egingo dute.
Maiatzaren 17an, LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Sostenipek azkoitiarren esanak bildu nahi ditu. LGTBfobiarekin lotutako eta bizitzan entzundako esaldi eta iruzkinak anonimoki orrialde batean idazteko proposamena egin dute talde feministatik. Maiatzaren 17an, iruzkin edo esan horiek biltzeko kutxatxo bat jarriko du Sostenipek, herriko plazan. 19:00etan, berriz, jasotako orri guztien irakurketa egingo dute mikro ireki bidez.