Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, maiatzak 9:
Atraskua: txanpinoiak eta atuna antxoilarekin.
Dean: patata tortilla, haragi bolak eta txanpinoiak.
Etxe-Aitz: haragi bolak tomatearekin eta enpanadillak.
Latz: oilasko bularkia arrautzaztatuta piperrekin, york urdaiazpikoaren eta gaztaren nahaskia eta arrain pastela.
Koxka: haragi bolak eta arrautzak bexamelarekin.
Tta-kun: txibiak eta barbakoa talotxoak.
Zurt: kalabaza eta tipula pastela eta pionono piper, atun eta mahonesarekin.
Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.