Oswaldovi, Everest Magma eta Sorotan Babies taldeen kontzertuak, Matadeixen

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 10a, 11:00

Oswaldovi bikotea. (Argazkia: Prague TV)

Gaur, ostirala, hiru talderen kontzertuak izango dira Matadeixen. Bebarruko Jardunetako azken aurreko kontzertuak eskainiko dituzte Oswaldovi, Everest Magma eta Sorotan Babies taldeek, 22:00etatik aurrera.

22:00etan hasiko dira kontzertuak Matadeixen. Bebarruko Jardunetako azken aurreko kontzertu emanaldia izango da gaurkoa, ostirala. Oswaldovi, Everest Magma eta Sorotan Babies taldeak igoko dira Matadeixeko oholtzara.

Oswaldovi txekiar-italiar bikotea da, Katerina Malak eta Andrea Rottinek osatua. Bi ahots, gitarra elektrikoa, perkusioa eta sintetizatzaile baxuak erabiltzen dituzte musika sortzeko. Rock psikodelikoa, 1930eko amerikar eta tuareg bluesa, hego Europako folklore eta spaghetti western soinu banden arteko nahasketa da nagusi euren doinuetan. Ahotsen erabileran, berriz, esperimentazioa eta abesti tradizionalaren arteko nahasketa bilatzen saiatzen dira.

Bere hirugarren lana ari da aurkezten Everest Magma talde italiarra. 'Minus Plus Escapism' Boring machiness zigilupean argitaratu dute Salvia Diminorumek inspiratutako diskoa. Gitarra akustikoa, ahotsa, efektu desberdinak eta zintako grabaketekin egin dute azken lana. Elektronika ematen duen disko akustikoa da, edo akaso kontrakoa. Abestiak daude, baina, ez dago hitzik, ahotsa instrumentu bat baita eurentzat. Sortzen dutena 3.000. urteko bluesa da.

Sorotan Babies talde euskalduna izango da gaueko azken protagonista. Sara, Bera eta Urruñako taldekieek osatuta, Saran sortu zen duela hamar urte. Iluntasuna, indarra, kaosa, baretasuna, erritmo pisutsuak, ordenatutako zaratak eta oihuak dira nagusi euren musika doinuetan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide