Mus txapelketa jokatuko dute gauean Garagardo Azokan

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 10a, 09:55

Gaur, ostirala, mus txapelketa jokatuko dute herriko plazan kokatuta dagoen Garagardo Azokan.

22:00etan hasiko da mus txapelketa, baina izen ematea lehenago egin beharko da. 20:00etan irekiko ditu ateak gaur Garagardo Azokak, eta mus txapelketan izena emateko epea 20:30ean zabalduko dute, 21:30era arte. Bikoteko 40 euro ordaindu beharko da izen ematean, baina bi garagardo berezi hartzeko aukera izango da prezio horren barne.

Sariak

Lau sari banatuko dituzte guztira. Bikote txapeldunak 1.000 euro eta txapelak jasoko dituzte, bigarrenek 500 euro. Hirugarren sailkatuek 250 euroko saria eskuratuko dute, eta laugarrenek bi afari.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide