Josep Pamiesen hitzaldiak irekiko ditu baratze jardunaldiak

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 9a, 12:02

Josep Pamies. (Argazkia: diariodeavisos)

Sustraiak Bizirik Kultur Elkarteak antolatuta, baratze jardunaldiak egingo dituzte maiatzean zehar. Gaur, maiatzak 9, Josep Pamiesen solasaldiarekin hasiko dute baratze jardunaldia Elkargunean, 19:00etan.

Gaur, maiatzak 9, hasiko dira 'Herri inguruko baatzak' baratze jardunaldiak. Lehen hitzaldian Josep Pamies (Balaguer, Katalunia) izango da protagonista. Pamies nekazaritza ekologikoaren aldarrikatzaile kataluniarra da.
 
Sindikatu munduan eta kooperatibismoan parte hartu du gaztetatik. Urteen bitartez berretsi du nekazaritza konbentzionalak eragina duela pertsonen osasunean eta ingurugiroan. Horren inguruan eta beste hamaika konturi buruz hitz egin du kataluniarrak Azkoitian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide