'Lou: dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian' dokumentala izango da gaur, asteazkena, ikusgai, Matadeixen. 21:30ean hasiko da dokumenatalaren emanaldia, baina aurrez dokumentalaren zuzendariaren aurkezpena izango da. Usua Garin, Andrea Lopetegi eta Izotz Barrio zarauztarrek ekoiztu dute Lourdes Olangua Humedecidos, Ok Korral eta Las lagartas taldeko abeslariaren ibilbidea kontatzen duen ikus-entzunezkoa. Egileen arabera, «emakumeak agertokietan hartzen duen lekuari buruzko dokumentala» eta «euskaraz abestearen erabakiari eta garai hartan jarrerak eta estetikak izan zuten garrantziari buruzkoa» da dokumentala.
Ikusi dokumentalaren aurrerapen bideoa: