Bisita gidatua egingo dute zapatuan Santa Kutz komentuan

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 7a, 19:35

Santa Kutz monastegia. (Argazkia: Hitza)

Datorren zapatuan, maiatzak 11, bisita gidatua egingo dute Santa Kutz monastegian. Bisitan parte hartzeko izen emate epea irekio du Loiolako Turismo Bulegoak.

Datorren zapatuan, maiatzak 11, Ezkutuko Altxorrak egitarauaren baitan, bisita gidatua egingo dute 17:00etan Santa Kutz monastegian. 'Azkoitia. Artea eta musika Santa Kutz montastegian' izeneko bisita amaitzean, 18:30ean, Udaberriko Musikaldiari dagokion bigarren kontzertua eskainiko Suhar gizonezkoen abesbatzak, monastegian bertan.

Bisita gidatuan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute info@tierraignaciana.com helbide elektronikora idatzita, izena-abizenak, telefono zenbakia eta zenbat joango diren esanez. Bulego ordutegian —10:00tatik 14:00etara eta15:30etik 18:30era— 943 15 18 78 telefono zenbakira deitzeko aukera ere izango da izena emateko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide