Felisa Etxabe Gernikako bonbaketaren testigantzez osatutako erakusketan

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 8a, 08:00

Felisa Etxabe, Gernikako Bakearen Museoan.

Gernikako bonbaketa bizi izan zuten testigantzez osatutako erakusketa ikusgai dago Gernikako Bakearen Museoan. Lekukoek bizitako testigantzak ikus-entzunezko edukien bitartez jaso dituzte erakusketan, eta bideo horretan 101 urteko Felisa Etxabe azkoitiarrak hitz egiten du, hura ere Gernikako bonbaketaren lekukoetako bat baita. Bonbaketa izan zela 82 urte betetzen dira aurten.

Gerra garaiko kontuak gogoratu ditu Etxabek bideo horretan, eta testigantza horiek jasotzen dituen bideoa Gernikako Bakearen Museoan ikusgai dago "Bizitako bonbaketa. El bombardeo contado por las personas que lo vivieron" erakusketan. Bertan, Gernikako bonbaketaren lekukoek bizitakoa kontatzen dute ikus-entzunezko edukien bitartez.  Testigantzok garai desberdinetan jasotakoak dira, tartean, William Smallwood-ek, "Egurtxiki"-k, 70. hamarkadan jasotakoak daude, orain ikus-entzunezko bihurtuta, eta Gogorak, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak, 2018an jasotakoak batzen ditu erakusketa horretan.?

 

Felisa Etxabe: «Estuasunean alde batera eta bestera. Ez zenuen ezer ikusten; beldurra bakarrik»

 

Entzun iaz Felisa Etxaberi Euskadi Irratian egindako elkarrizketa osorik loturan.

 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide