Euskalonski telesaioarekin gaur hasiko dira V. Maiatzeko Lorak

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 8a, 11:17

Gaur, asteazkena, hasiko da 2019ko Maiatzeko Lorak ekitaldi sorta, Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak antolatuta. Hasteko, 'EUSKALONSKI: EUSKAL HIZTUNAK MUNDUAN ZEHAR' solasaldia izango dugu, telebista saioko Lander Garro eta Pello Reparazekin.

Euskaraz hitz egiten du Pello Reparazek edonongo euskal hiztunekin, Lander Garrok zuzendutako Euskalonskin. Madril, Mosku, Venezia, Poznan, Montevideo, Buenos Aires, Brusela, New York, Berlin, Londres, Paris, Tokio izan dira orain arteko kokaguneak, ETBk udan saioa berriz eman bitartean.

Elkargunean izango da hitzordua, arratsaldeko 19:00etan, eta Ana Zubizarretak gidatuko du solasaldia. Aldez aurretik, protagonistek erantzuteko galderak biltzen ari gara, eta Ana Zubizarretak galdera horiek egingo dizkie Lander eta Pellori saioan bertan.

Hara Maiatzeko Loretako egitarau osoa:

- Maiatzak 8: Euskalonski. Lander Garro zuzendaria eta Pello Reparaz aurkezle-bideratzailea. Elkargunean, 19:00etan. Moderatzailea: Ana Zubizarreta. Webarruen jasotako herritarren galderak erantzungo dituzte.

- Maiatzak 17: Bertso saioa, Floreagako On Bosco aretoan: Aitor Mendiluze, Oihana Iguaran, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña. Gai jartzailea: Juan Inazio Sudupe. Sarrerak bazkideen artean banatuko dira.

- Maiatzak 31: Kontzertua Matadeixen: Pelax + Izaki Gardenak, 22:30etan. Sarrera: 5 €, bazkideek 2 €.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide