Horrez gain, Nuarbeko sokatira taldeko kideak eta Ione Zuloaga Muxika elkarrizketatu ditugu. Luis Larrañaga Mendizabal 'Axiri'-k, berriz, Azkoitiko demografia datuak bildu ditu. Atal nagusi horiez gain, hilabetea argazkietan jaso dugu eta Asier Garate Erniarraitzeko kideak Aste Santua gaitzat hartuta bi bertso egin ditu. Hileko argazkixe, iritziak, Komunitatien leixue, jolasak, Maxixatzen maxixatuiez orria, maiatzeko agenda eta beste hamaika kontu jakiteko aukera ere izango da ale berrian. Hona hemen azala: