Blaken arabera, ikuskizunean «dibertsioa eta audientziaren pentsamendu intimoak» partekatzen dira, istorio barregarriak azaleratuz. «Une gorena da Blakek mentalki publikoaren etorkizun konfidentziala arakatzen duenekoa. Iluntasunean ikus dezake eta bere desiorik hoberenak argitara ekarri. Ez dago horrelako beste esperientziarik munduan». Horrela sustatzen dute ikuskizuna.
Sinopsiaren arabera, «arrotz ezagunez inguratuak gaude. Ezagutzen dituzun pertsonak. Autobuseko gidaria, postaria, supermerkatuko kutxazaina… ezezagun ezagunak dira. Bakoitzak istorio interesgarri bat du atzetik. Zuk, beharbada, entzuna duzu istorio horietakoren bat konfidentzialki, baina zenbat ezagutzen dituzu pertsona horiek?».
Pentsamendu konfidentzialen errealitatearen lekuko izatera eta mundua aurkitzera gonbidatzen du ikuskizunak. Blake mentalista ezagunak pentsamenduen manipulatzaile gisa definitzen du bere burua. Azaldu duenez, mago konbentzional batek kartak erabiltzen dituen gisa, berak pentsamenduak erabiltzen ditu.
Ikuskizunerako sarrerak 22 eurotan egongo dira salgai leihatilan egunean bertan ordubete lehenago, eta aurrez www.kulturhiru.eus atarian 18 eurotan.