Atzo, igandea, Idi apustua jokatu zuten Gurea probalekuan. Isidro erretegiarekin itzain lanetan aritu ziren Aitor Olarrea eta Asier Alegria; idiek 45 kiloko gainkarga izan zuten. Urtia ordezkatzen, berriz, Ander eta Jakoba Tubilla aritu ziren; idiek 87 kiloko gainkarga izan zuten.
Ipintza harria erabili zuten bi etxeetako idiek, eta Isidro Erretegiak irabazi zituen jokoan zeuden 3.000 euroak. Urtiak 38 bira eman zituen Gureako probalekuan; Isidro Erretegiak, aldiz, lehen idi parearen marka hobetu zuen, eta gainera, bi minutu eta erdi sobratu zitzaizkion.