Giro bikaina Kakuten

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 5a, 13:38

Kakuteko Eguna ospatu dute gaur, maiatzak 5, hainbat mendizalek. Urtero bezala, salda eta pintxoak dastatzeko aukera izan da goiz osoan zehar bertako txabolan, Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatuta.

Eguraldi eguzkitsuarekin, jende ugari igo da Kakuteko gurutze ingurura. Asko bide arruntetik joan dira eta beste batzuk, Ilarrako pago bakarretik zuzenean gora.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide