Azkoitiko Musika Bandaren eguna ospatu dute

Maxixatzen.eus 2019ko maiatzaren 4a

Azkoitiko Udal Musika Bandak bere eguna ospatu du gaur, zapatua. Herriko kaleetan zehar kalejira egin dute hasteko, eta ondoren kontzertua eskaini dute Kontzejupean, 12:30ean.

Kontzejupeko kontzertuan, besteak beste, 'Los Nardos', 'Marcha Eslava', 'Islas Canarias', 'Amorosa', 'Charles Chaplin' eta 'Conga del fuego nuevo' abestiak eskaini dituzte ikus-entzuleen aurrean. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide