Lazkaoko Oin Arin dantza taldeak antolatzen du txapelketa, eta aurten 11 bikote igo dira oholtzara.
Bizkargi musika eta dantza eskolak bikote irabazlea zoriondu du.
Joan den maiatzaren 1ean, XXXIX. Dantza Suelto Txapelketa izan zen Lazkaon, eta lehen saria irabazi zuten bikote gazteen mailan Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza dantzari azpeitiarrek. Bi dantzariak Azkoitiko Bizkargi musika eta dantza eskolako ikasleak dira, eta Aitor Sorazu dantzari azkoitiarra da haien irakaslea.
Lazkaoko Oin Arin dantza taldeak antolatzen du txapelketa, eta aurten 11 bikote igo dira oholtzara.
Bizkargi musika eta dantza eskolak bikote irabazlea zoriondu du.