Ostiralean 'Leto' filma ziren ematekoak, baina hilaren 24ra atzeratu dute Matadero Ekintzakeko antolatzaileek. Film horren ordez, 'El libro de imágenes' zine forumari dagokion filma eskainiko dute ostiralean, 22:00etan, Baztartxon. Zapatuan ez da film emanaldirik izango 'Zoaz pake santuan' antzezlana dela eta.
Igandean, 17:15ean 'Terra Willy: planeta ezezaguna' haurrentzako filma emango dute, eta 19:30ean, 'La pequeña Suiza' helduentzako filma. Astelehenean, ikuslearen eguna, emango dute bigarren aldiz 'La pequeña Suiza' filma, 20:00etan. Hona hemen hiru filmen aurrerapen bideoak:
'El libro de imágenes' filma
'Terra Willy: planeta ezezaguna' filma:
'La pequeña Suiza' filma: