Azkoitiko Musika Bandaren eguna ospatuko dute zapatuan

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 1a, 11:00

Musika bandak Kontzejupean emandako kontzertua. (Argazkia: Maxixatzen)

Azkoitiko Udal Musika Bandak bere eguna ospatuko du datorren zapatuan, maiatzak 4. Herriko kaleetan zehar kalejira egingo dute hasteko, eta ondoren kontzertua eskainiko dute Kontzejupean, 12:30ean.

Musika bandak ospakizun eguna izango du zapatuan. Musika bandaren jaia egingo dute, eta hori ospatzeko kalejira eta kontzertua egingo dituzte. 12:30ean hasiko da kontzertua Kontzejupean, baina aurrez herriko kaleak girotuko dituzte kalejiran. Kontzejupeko kontzertuan, besteak beste, 'Los Nardos', 'Marcha Eslava', 'Islas Canarias', 'Amorosa', 'Charles Chaplin' eta 'Conga del fuego nuevo' abestiak eskainiko dituzte ikus-entzuleen aurrean. Lanak amaitutakoan, ospakizunei jarraipena emateko, bazkaria egingo dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide