'Matangi, Maya, M.I.A'. dokumentala eskainiko dute gaur, Matadeixen

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 1a, 09:55

Gaur, asteazkena, 'Matangi, Maya, M.I.A'. dokumentala' ikusteko aukera izango da Matadeixen, 21:30ean. Melomaniak zinema zikloaren baitan Bebarruko Jardunetarako prestatu duten laugarren emanaldia izango da gaurkoa.

M.I.A. ingeles rapeatzaileri, abeslariari, musika-ekoizleari eta ekintzaileari buruzko dokumentala eskainiko dute gaur, asteazkena, Matadeixen. Sri Lankako Tamil jatorrikoa da M.I.A. Bere izen artistikoa ingelesezko 'Missing in Action' —borrokan desagertua— esaldiaren laburdura da. Dokumentalak artistaren bizitza erakusten du, lehenik eta behin Sri Lankako gerratik ihesi Londresen errefuxiatu bezala, eta gero posizionatze politikorik onartzen ez duen negozio bateko izar bezala.

Ikusi dokumentalaren aurrerapen bideoa:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide