Santa Kutz auzoko festak ospatuko dituzte asteburuan. Ostiralean, maiatzak 3, hasiko dira auzoko jaiak ospatzen. Goizean hamarretakoa egingo dute auzotarrentzat, eta 19:00etan, rock kontzertua izango da. Zapatua, maiatzak 4, afaria egingo dute 20:30ean hasita Laja jatetxean. Afalostean, berriz, Laja II.a eta Narbaiza trikitilariekin erromeria egingo dute. Igandean, 12:00etan, ume jolasak egingo dituzte eta 18:00etan Zelailuzeren zezentxoak eta pottokak aterako dituzte Laja jatetxe aurrean.