Kontzertuak, Matadeixen eta Latz tabernan

Maxixatzen.eus 2019ko api. 30a, 08:09

Gaur, apirilak 30, kontzertuak izango dira Matadeixen eta Latz tabernan. Matadeixen, Paralux&Wilkinson, Kkopu, Ibonrg eta Katza taldeen kontzertuak izango dira. Latz tabernan, bien bitartean, Howdy eta Abion taldeek eskainiko dute kontzertua.

Era guztietako musika entzuteko aukera izango da gaur, asteartea. Matadeixen lau kontzertu izango dira, eta Latz tabernan, bi. Matadeixen Paralux&Wilkinson, Kkopu, Ibonrg eta Katza taldeak izango dira protagonista, 22:30etik aurrera. Latz tabernan, bestalde, Howdy talde donostiarra eta Abion talde azkoitiarraren musika doinuak entzuteko aukera izango da, 23:00etatik aurrera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide