Zapatuan hasiko da XXVIII. Udaberriko Musikaldia

Maxixatzen.eus 2019ko api. 29a, 15:27

Oiasso Kamerata. (Argazkia: Musika Hamabostaldia)

Urtero legez, udaberriarekin batera, musikaz girotuko da Azkoitiko Santa Kutz komentua. Datorren zapatuan abiatuko da XXVIII. Udaberriko Musikaldia Azkoitian eta lau astez zuzeneko emanaldi bana izango da.

Maiatzaren 4an abiatuko da aurtengo Udaberriko Musikaldia. Aurten 28. edizioa beteko du musikaldiak. Maiatzean, zapaturo, talde baten zuzeneko emanaldia izango da Santa Kutz komentuan. Kontzertu eta emanaldi guztiak 18:30ean izango dira Santa Kutz komentuan eta sarrera doakoa izango da. Komentuko agertokira igotzen lehena Zugaz bikotea izango da. Elena Cadierno eta Mercedes Medina piano-jotzaileek osaturiko ZUGAZ taldearekin. Aita Donostia, Maurice Ravel, Alexandre Tansman edota George Gershwin konpositoreen obrak hautatu dituzte Santa Kutzen jotzeko.

Halaber, Suhaz Abesbatza, Haizea Muñoz eta Paula Iragorri eta Oiasso Kamerata izango dira aurteko egitaraua osatuko duten artistak. Esteban Urzelaik zuzenduriko Suhar gizonen abesbatza taldea da eta parte hartzen dute Amaia Zipitria pianistak, Juan Ignacio Emme biolontxelistak eta Maite Arruabarrena mezzosopranoak. 'Soirée' izenburupean, gauarekikn eta maitasunarekin loturiko Mendelssohn, Schubert eta Bruckner-en obrak eskaniko dituzte maiatzaren 11n.

Maiatzaren 18an, Haizea Muñoz sopranoa eta Paula Iragorri mezzosopranoa izango dira protagonistak Santa Kutzen. Bidelagun izango dute Borja Rubiños piano jotzailea. Monteverdi, Häendel, Gluck edota Mozarten obrak interpretatuko dituzte. Azken kontzertua Oiasso Kamerata taldeak eskutik eskainiko du maiatzaren 25ean. Hari-orkestra honetako kide gehienak musikari profesionalak dirae eta askotan jo izan dute Euskadiko Orkestra Sinfonikoa bezalako taldeekin.

Hona hemen egitaraua:

Maiatzak 4, 18:30ean, Zugaz bikotea

Maiatzak 11, 18:30ean, Suhar Abesbatza

Maiatzak 18, 18:30ean, Haizea Muñoz eta Paula Iragorri

Maiatzak 25, 18:30ean, Oiasso Kamerata

Autobusa Eroski txikian

Urtero lez, Santa Kutzeko kontzertuetara joateko doako autobus zerbitzua jarriko du Azkoitiko Udalak. Eroski txikiaren aurretik abiatuko da autobusa, 18:00etan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide