'Exit: la de emergencia' antzezlana, Matadeixen

Maxixatzen.eus 2019ko api. 28a, 11:00

Aurtengo Bebarrutako Jardunen baitan antolatu duten antzezlan bakarra eskainiko dute gaur, apirilak 28, Matadeixen. 19:00etatik aurrera, La que tu me hacer konpainiaren 'Exit: la de emergencia' antzezlana ikusteko aukera izango da, Matadeixen.

Ordubete eta hamar minutu inguruko antzezlana eskainiko dute gaur, igandea, Matadeixen. 19:00etatik aurrera, Bebarruko Jardunetako lehen eta azken antzezlana ikusteko aukera izango da: 'Exit: la de emergencia' antzezlana. Adineko bi lagun leku ezezagun batean aurkituko dira, akaso zaharren egoitza batean, bost izarreko hotel batean edota altzari handien biltegi batean. Egunak joan eta egunak etorri, errutina bera jarraituko dute: gosaldu, bazkaldu, pizten eta itzaltzen diren argiak ikusiko dituzte. Denbora zirkulu agortezina bihurtuko da eurentzat, bakardadea izango da biek bat egingo duten paisaia, edota agian, elkar ez ikustea eragingo duena. Bi adinekoen arteko eraikitze ona eskainiko dute, biei balioko diena. Horrek emango die aukera egoera horretatik irteteko, beti itxita egon izan den eta ireki ezin den ate bat zeharkatzek aukera. Zalantza asko sortzen dituen egoera izango dute aurrean, baina litekeena da arrakasta izatea.

Ikusi antzezlanaren aurrerapen bideoa:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide