Kaleko Urdangak taldea, Frantzian eta Suitzan

Maxixatzen.eus 2019ko api. 26a, 17:10

Ekaitz Etxezarreta kide den Kaleko Urdangak musika taldeak bira txiki bat egin du azken egunetan, Frantzian eta Suitzan.

Frantzian eta Suitzan zehar biran ibili da Kaleko Urdangak musika taldea. Ekaitz Etxezarreta bateria jotzaile azkoitiarra da taldekideetako bat, eta Estrasburgo (Frantzia), Mirecourt (Frantzia), Geneva (Suitza) eta Montpellier (Frantzia) hirietan kontzertu bana eskaini dute, apirilaren 18tik 21era bitartean. Bi herrialdeetan egindako egonaldiaren berri eman dute bideoaren bitartez.

Apirilaren 18an, Estrasburgon izan zen taldea Elastic Bar tabernan kontzertua eskaintzeko. Hurrengo egunean, Mirecourt herriko Bar Le Commerce tabernan izan ziren. Joan den zapatuan, berriz, Genevan izan zen euskal musika taldea. L'Ecurien aritu ziren Ekaitz Etxezarreta eta bere taldekideak. Suitzatik itzulita, joan den igandean Frantziara itzuli ziren Montpelliergo KJBIn birako azken kontzertua eskaintzeko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide